Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna

2011/03/31 at 15:51 Utzi iruzkina

Hans Christian Andersen ipuingile handiaren jaiotzaren urteurrenarekin bat eginez,  larunbata honetan, apirilak 2, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu guztian.

Urtero egun honetarako idazle ospetsu batek mezu berezi bat idazten du eta aurten Aino Pervik  idazle estoniarrak ondoko mezua munduko liburuzale eta haur guztiei zuzendu nahi izan die:

“Liburuak gogora ekartzen du”

“Arno aitarekin eskolara heldu zenerako eskolak dagoeneko hasita zeuden.”

Nire herrialdean, Estonian, mundu guztiak daki buruz esaldi hori. Horrela hasten da liburu bat. Liburuaren izenburua “Udaberria” da, 1912. urtean argitaratu eta Oskar Lutsek (1887-1953) estoniar idazleak idatzi zuena.
“Udaberria” liburuan, XIX. mendearen amaierako Estoniako herri baten landaeskola bateko haurren bizitza azaltzen da. Oskar Lutsek eskolan izandako urteei buruz idatzi zuen. Egia esan, Arno, Oskar Luts bera da haurra zenean.
Ikertzaileek dokumentu zaharra aztertzen dituzte eta, haien arabera, historia liburuak idazten dituzte. Historia liburuetan, noizbait gertatu diren gertakariei buruz hitz egiten da. Historia liburuetan ez dugu ongi ulertzen garai hartako jende arruntaren bizitza nolakoa zen.


Hala ere, historia liburu kostunbristetan dokumentu historikoetan aurkitzen ez ditugun gertaerak gogora ekartzen dituzte; esaterako, Arno bezala haur batek pentsatzen zuena, duela ehun urte eskolara joaten zenean. Liburuak haurren ametsak, haien zalantzak, gustuak eta zaletasunak gogora ekartzen ditu. Horrez gain, haurren gurasoak ere gogora ekartzen ditu, izatea gustatuko litzaiekeen moduan eta haien seme-alabentzat etorkizunerako nahi zutena.

 

Gaur egun, iraganari buruzko liburuak idatz daitezke, noski, eta askotan,
zoragarriak dira. Baina, egiazki, gaur egungo egile batek ez du sentitzen iraganeko usainik, zaporerik, beldurrik eta gusturik. Badaki dagoeneko zer gertatu den, etorkizunak garaiko jendearentzat ezkutuan zuena.
Liburuek idatzita izan diren garaia gogora ekartzen dute.

Charles Dickensen eleberriei esker, haur batek XIX. mendearen erdialdean
Londresko kaleetako debekualdiari buruz zer iritzi zuen dakigu, Oliver Twist haietan ibiltzen zenean. David Copperfield en begietatik -Dickensen begi berak zirenak- XIX. mendearen erdialdean Ingalaterran bizi ziren mota guztietako pertsonak ere ikusten ditugu, haien arteko harremanak nolakoak ziren eta zein ziren oinarritzen ziren ideiak eta emozioak. David Copperfielde hein handi batean Charles Dickens denez, ez du ezer asmatu behar izan; izan ere, bazekien.

Liburuek Tom Sawyerrek, Huckleberry Finnek eta haren adiskidea zen Jimek XIX. mendearen bukaeran Mississippitik nabigatzean benetan sentitzen zutena azaltzen digute, Mark Twainek haren abenturak kontatzen zizkigunean: sakonean ezagutzen zuen garai hartako jendeak besteez zer pentsatzen zuen, haien artean bizi baitzen bera. Haietako bat zen.
Haren garaian idatzi diren literatura-lanak, orduko jendea oraindik bizirik zegoenean, iraganeko jendeari buruz benetan hitz egiten dutenak dira.

Aino Pervik

Entry filed under: Jakinarazpenak. Tags: , , , .

Ostiral honetan, Calcuta Ondoan GKEren hitzaldia Zuloaga Etxean Datorren astean, Musika Eskolako emanaldiak Zuloaga Etxean

Utzi iruzkina

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


Neguko ordutegia

Urriaren 1etik ekainaren 30era
Astelehenetik ostiralera:

Goizez: 10:00 -13:00
Arrtsaldez: 16:00 -20:00
Larunbatetan: 10:00 - 13:00

Hondarribiko Udala

Katalogoa

Liburutegia sare sozialetan

Liburutegi digitala

Entzuteko literatura

Beste liburutegiak

Lotura interesgarriak