Posts tagged ‘Gomendioa’

Josefina Aldecoa idazlea hil zen atzo

Josefina Aldecoa hezitzaile eta idazlea hil zen atzo Mazcuerrasen, Kantabria, 85 urte zituela. Pedagogian doktorea, Irakaskuntzarako Erakunde Askearen premisen arabera Estilo izeneko eskola sortzeaz gain, hainbat nobela, ipuin eta liburu autobiografiko idatzi zituen, eta sari garrantzitsuak jaso. Halaber, Ignacio Aldecoa idazlearen alarguna zen.

Guzti horregatik, omenaldi eta gomendio moduan, gogora ekarri nahi dugu En la distancia lana (2004), Josefina Aldecoaren libururik irakurrienetariko bat.

 

 BIDEOA.

2011/03/17 at 16:51 Utzi iruzkina

Liburu gomendatua: “Bigarren Sexua”

Atzo Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izan zela eta, gaur Simone de Beauvoir idazle eta filosofo frantzesaren ‘Bigarren Sexua’  (1949) lana gomendatu nahi dizuegu. “Nire emakume garaikideei euren buruaz eta egoeraz jabetzen laguntzeko” asmoarekin idatzita, bi liburuz osatutako obra hau feminismoaren ikurra da eta klasiko haundia. Lan honetan, besteak beste, “emakumea ez da emakume jaiotzen, bilakatu egiten da” esaldi famatua dugu, eta bertan defendatzen den tesia da emakumearen zapalkuntza ez dela halako esentzia edo izate femenino baten ondorio, baizik eta gizonek historian zehar eraikitako asmakizun soziokultural batena.

Interesatzen bazaizu eta liburua irakurri nahi baduzu (gaztelaniaz dago, ‘El Segundo Sexo’) eskaiguzu liburutegiko erakusmahaian.

2011/03/09 at 11:00 Utzi iruzkina


Neguko ordutegia

Urriaren 1etik ekainaren 30era
Astelehenetik ostiralera:

Goizez: 10:00 -13:00
Arrtsaldez: 16:00 -20:00
Larunbatetan: 10:00 - 13:00

Hondarribiko Udala

Katalogoa

Liburutegia sare sozialetan

Liburutegi digitala

Entzuteko literatura

Beste liburutegiak

Lotura interesgarriak